Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak, ETS erakunde publikoaren bitartez, Durangoko trenbide berriari erantsita egongo diren aparkalekuaren eta merkataritza gunearen ondasun demanialen ustiapenerako (erabilera publikoa) emakidaren gastua eta espedientearen hasiera onetsi ditu. Patxi Lopez Lehendakaria buru duen Jaurlaritzak Durango operazioaren garapenari dagokionez aurrera daraman jarduketa berresten duen pauso berria izango da.
Garraioetako sailburu Iñaki Arriolak eta Aranzadi Zientzia Elkarteko lehendakari Francisco Etxebarriak, gaur izenpetu dute Zestoako geltokiaren erabilera-lagapena ikerketa zientifiko-historiekoetarako. Horretarako, enklabe horretan kultura- eta ingurumen-ondarea sozializatzeko eta ikertzeko jarduerak garatuko dira. Horrela, Aranzadik Zestoako bainuetxeko geltoki zaharraren eraikina eta atxikitako eranskinak egokitzeko konpromisoa hartu du, eta ikerketarako baino ez ditu erabiliko. Bi urteko epean, gehienez ere, birgaitu eta egokituko da eraikina.